Euskal Mitologiari buruzko webquest-ak bilatzen ibili ondoren hau aurkitu dut eta gustuko izango duzuelakoan...
Eskola koadernoz eta testuliburuaz erakusketa
Hace 12 años
Kaixo neska-mutilak! Ongi etorri Euskal Mitologiari buruzko blog-era. Hemen Euskal Herriko mito ugari aurkitu ahal izango dituzue, beraz, zuen gustukoa izatea espero dut.
Jentilak euskal mitologiako izakiak dira, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak sinbolizatzen dituena. Gizon handi eta basati hauek mendian bizi ziren eta izugarrizko indarra zuten, etsaiei harri handiak botatzeko ohitura zuten. Euren indarrez harri handiak mugitzeko gai ziren eta harri horiek gaur egun monumentu megalitikotzat dauzkagu.Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak). Elezahar batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean "Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da" esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik. Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.